Martxel Tillous Eskiulako apezak bidaiatzea maite duela ezin du ukatu.
Afrikan 26 urte egin ondoren, Parisera joan zen eta handik Estate Batuetara.
Zuberotarrak 11 estatutako euskaldunak bisitatzen ditu, urtero 100.000 kilometro
eginez.
“ELIZARIK EZ DUGU, BAINA
ELIZKIZUNAK UGARI”
Eskiulan
jaioa 1934an, apeztu eta Afrikako Boli Kostan egon 1 zen
26 urtez misiolari gisa. Gero Parisen lau urtez euskaldunen apeza izan zen eta
orain zazpi urte daramatza Estate Batuetako euskaldunekin. Hamaika estatutako
euskaldunen ardura du eta horretarako 100.000 kilometro egin behar izaten ditu
urtero, matr,ikulan "Pottoka" jartzen duen kotxez. "Lokarria"
buletina banatzen du diasporako euskaldunen artean eta musika eta gazteei
txirula erakusten ere aritzen da.
•
Beti izan da apez euskaldunen bat
Estate Batuetan?
Baionako g,otzaite-giak beti bidaltzen du apezen
bat bona. Lehen-bizikoa
Luro izan zen, gero Itsasuko Challet sei urtez, ~gero Copintipy, baina istripu
handia izan zuen, gero Sallaberen-borde zuberotarrak lau urte egin zituen. Haren
ondotik Baigorriko Cachenaut bederatzi urtez aritu zen eta gero Echeverry hire
urtez. Hurrengo bi urteak orain Donapaleun dagoen Elicaragaryk egin zituen eta
geroztik ni nago, zazpi urtez.
•
Zein da zure lana?
Estate Batuetako mendebaldeko hamaika estatutako
euskaldunez ardura-tzen naiz. Ez dugu elizarik, baina elizki-zun ugari (bataioa,
ezteiak, hiletak, mezak) egiten ditut euskal etxeetan, jaialdietan, frontoietan...
Kilometro asko
egi-ten ditut. Urtean berrogei bat biltzar iza-ten dira: hamahiru Kalifornian,
zazpi Nevadan, lau Oregonen, bi Washingto nen, bi Montanan, hire Wyomingen... Orain beste bana nahi genituzke Colora-don (lehen
egiten zuten) eta Arizonan. Euskaldunen
festa hauetara joaten naiz beti. Meza batez hastea maite dute (eus-karaz
gehienbat, kantuak eta) eta gero bazkaria, musika eta dantza izaten da.
•
Orduan milaka kilometro egingo dituzu?
Urtean 60.000 milia, hau da, 100.000 kilometro
inguru. Kotxea bi-hire urtetan aldatzen dut, hau hirugarrena dut, "Potto-ka"
jarri diot matrikulan, aitzinekoak "Tximista" zuen matrikulan. Askotan
kotxean egiten dut lo, edo bestela kanpi-nean. Berriki heldu naiz San
Franciscora itzuli handia egin ondoren. Batez ere udan asko ibiltzen naiz.
Erantzungailua dut eta bertan abisuak jasotzen ditut.
•
Bidean hainbeste kilometro eginda, ez al duzu arazorik izan?
Bidean azkar ibiltzen naiz denetara iristeko. Behin
baino gehiagotan gelditu nau poliziak azka-rregi joateagatik; baina apeza
nintzela esanda joaten utzi didate. Kasu egiteko esaten didate.
•
Lehen San Francisco-ko apartamendu batean bizi zinen.
Euskal Etxe-an bizitzea eskatu zenuela esan digute.
Lehen bakar-bakarrik bizi nintzen eta nik bakartasuna ez dut nahi. Usaian
hire urte egiten zituzten apezek hemen, gero Euskal Herrira itzultzen ziren.
Maite mute eta jarraitzeko erran zidaten, berri bat etortzen bada berriro hasi
beharko zuela jendea ezagutzen-eta. Bakartasunean sobe-ra sufritu dut, Afrikan
beti jende artean nintzen, hemen bakar-bakarrik. San Franciscoko Basque Cultural
Center-en gels bat aski zela esan nien. Garbitzeko tokia gisa frontoira etortzen
diren pilo-tariena erabiltzen dut eta sukaldean ez da problemarik, beti hemengo
jatetxean egiten ditut otorduak. Apeza maite dute hemen eta laguntzen dute.
•
Bataio, ezkontza, hileta eta mezak ospatzeaz gain zer egiten duzu?
13 eta 17 urte arteko gazteentzat bi asteko
kanpamenduak antolatzen dira euskal musika, dantza, euskara... lan-tzeko. Urtero
estatuz aldatzen da. Beti hartzen naute musika erakusteko: txiru-la, txistua... Euskaraz
gutxi egiten dute, baina saiatzen gara, maite dute euskara. Euskal
kultura eta Euskal Herrian zer pasatzen den irakasten dugu
•
Ba al da beste euskal apezik Estatu Batuetan?
Ez, euskaldunendako ni naiz. New Yorken, adibidez,
ez dute. Badira beste euskal apezak, Los Angelesen adibidez, baina hango
parrokian ari dira. Beste bat Merceden, hemendik hurbil, Fresno alde horretan
dago, baina hemengo apeza da, hemengo lana du.
•
Zenbat euskaldun bizi dira Estatu Batuetan?
4.500 familien deiturak bilduak ditut ene 11 estatu
horietan, beraz, 20.000 euskaldun inguru. Bada gehia-go. Ezagunen
bidez beti izenak hartzen ditut. Boiseko jaialdian Minnesotako euskaldun batekin
hitz egin eta 20 bat bazirela esan zidan. Eta hark ez ditu denak ezagutzen.
Eskutitz edo buletin bat egiten hasi nintzen denentzat, "Lokarria"
izenekoa, urtean bitan. Hitz bat aitzinean, Euskal Herritik deiak, nor hil den,
ezteiak, jaioberriak eta urteko biltzarren egutegia sartzen dut orri horretan.
Ingelesez eta euskaraz idazten dut. 4.000 kopia baino gehiago atera eta postaz
bidaltzen diet bildu dudan eus kaldunen zerrendakoei.
•
Nongoak dira euskaldun gehienak?
Gehienak Hego Euskal Herrikoak dira nire iduriz,
bizkaitarrak batez ere. Boisen eta Idahon, Oregonen, Nevadan, Utahn, Las Vegasen
eta Washington estatuan bizi dira. Nafarrak, Iparraldeko nafarrak, Kalifornian
daude gehienak, Chino, Ontario, Pasadena inguruan. Ipar Euskadikoek beharbada
besteek baino gehiago elkar atxekitzen dute. Ez
nuen uste hainbeste nafar zegoenik Bas-kerfielden. Behin batek erran zidan
homeless (eskale) gazte euskaldun bat hil zela, 'inor ez zuela eta meza egin
nahi zutela. Joan nintzen eta jendez bete zen eliza.
Joxemi Saizar (Argia)